lunes, 31 de diciembre de 2007

Patriarkatua definitzen

Erlijioak defendatzen du eta harrigarria badirudi ere gizarteak ere noizbait defendatu egin du...
Hitz edo antolamendu hau asmatu egin zutenean bazirudien hain zuzen antalomandu bat izango zela, eta izan zen noski.
Gizonek dena antolatzen eta menperatzen hasi ziren, baina giza ezaugarri izango balitz bezala poterea gainezka egin zuen.
Beraien nagusitasuna emakumeen arabera isaldatu egin zuten bai familia arloan - familia nuklearrarekin - zein gizarte orokorrean ere.
Gizontasunaren identifikazioa gizonaren poterearekin, gaur egun ezagutzen dugun matxismo hori, guztiz lotuta dago duten sentimendu batekin: legezkoa da beraien autoritatea emakumearengan inposatzea.
Baina harrigarriago dena da hau ikasia dela hau da, behin eta berriz gizakiak inposatu egin dute naturala ez den gauza bat naturala izango balitz bezala.
Berriz ikusten dugu heziketaren poterea nahiz eta kalterako erabili izanda.
Beraz, galdera hauxe izango da: oraindik existitzen da gizarte antolamendu hau gure artean? Bigarrengo bat, alde gaude edo zertxobait egin dugu desagertzeko, berdintasunaren bidean? Argi dago denok erantzungo dugula baietz lehenengo galdera horri eta ezezko bat bigarrenari; atzo bertan ikusi ahal izan genuen telebistan milaka pertsona Madrilen, kontzentrazio bat egiten familia tradizionalaren alde, patriarkatu honen alde, ezaugarri matxista horiek defendatzen, pertsonen arteko berdintasuna eta indarkeriarekin amaitzeko aukera zapaltzen.
Azkenengo galdera proposatuko genuke nahiz eta honen erantzuna ere badaukagu: alderantzizko heziketa baten arabera lortu dezakegu gizarte antolamendu bat non berdintasun egoeran egongo garen? BAI.

No hay comentarios: