jueves, 27 de diciembre de 2007

Hezkuntzak mugak gainditzen

Sarreratxo honetan denok begirada urruntzea nahiko nuke, egunero hitz egiten gaudelako gure gizartean, kulturan... emakumeak izaten duten bereizkeriaz, eta ohartzen bagara gu geu ere emakumeak izanda berekoiak izaten ari gara.
Hezkuntza eskubidea lortzea lortu dugu, kultura egunetara “moldatzea” ere lortu dugu, esan dezakegu berdintasun maila orekatu bat lortu dugula nahiz betiere urrats batzuk faltatzen badira ere, baina beste kulturetako emakumeei honakoa egiteko laguntzarik edo behintzat arretarik eskaintzen ari gatzaizkie? Eta ez honakoa bakarrik baizik eta jarraian aipatuko dudana nahiz beste kulturetako emakumeak protagonistak izan gure gizarteko arazoa ere bada.
Gaur jorratu nahi dudana da:
sexu ustiapena.
Honekin amaitzea borroka luzea eta gatazkatsua badirudi ere, sexu ustiapen honen biktimak izango direnak hezkuntza aproposa eta formakuntza profesional bat eskuratzekotan ez lirateke inoren biktimak izango.
Pertsonen trafikoa munduko hirugarren merkatu handiena da nahiz “guztiok” gizatasun baloreetan oinarritutako hezkuntza bat jaso.

Camboya, Vietman edo Laos herrialdeak adibide bezala jarri ditzakegu, hauetan emakumeak erakarriak izaten dira eta herriaren mugak gainditu eta gero gaizkile edo legez kanpoko atzerritarrak bihurtzen dira, etxera itzultzeko aukerarik gabe.
Herri hauen zonaldeak nekazariak dira eta arazo larriak dituzte: pobrezia eta hezkuntza jasotzeko eskubiderik eza.
Gainera hezkuntza honen gabezian, kulturan islada dauka, uste baita sexu – harremanak adin gabeko batekin edukiz gero
HIESaren kutsapena desagertzen dela eta beste aldetik, bortzatua izan den emakumea ere familiatik baztertua izaten da.

Beraz, argi dagoena sexu ustiapen merkatu kaltegarri hau ez ezik beste motatako arazoak dituztela kulturaren aldetik zeinek hezkuntza apropos batekin moldatuko liratekeena.
Gauza ez da gu beste kultura inposatzea baizik eta emakumearen edo gizakiaren kontra doazen balore edo pentsakera guztiak baztertzea.

Herri azpigaratu hauetan lan egiten duten hainbat erakundeak diote: hezkuntza eta formakuntza profesional batekin, ustiapen hau geldituko liratekeela; hezkuntza honek baliabideak ez dituzten pertsona hauei gizartean ekonomikoki gizarteratzeko aukera emango du.

Hauxe da gaur egin nahi izan dudan gogoeta batzuetan emakumeak ere gutaz ahazten garelako ikusteko eta beste aldetik, nola hezkuntza eskubideak gure gizartean suposatu zuena emakumeentzako beste herrialdeetan ere gauza bera esan nahi duela.

http://es.wikipedia.org/wiki/Explotaci%C3%B3n_sexual
http://www.anesvad.org/pub/cast/v_camboya_esi.htm

http://es.youtube.com/watch?v=cM2jtR7D664

No hay comentarios: