martes, 4 de diciembre de 2007

Eta erlijioarekin zer?

Adierazpen honekin hastea izan dut nahi; emakumearen historiaz ikertzen egon nintzenean erlijioari buruzko orrialde asko aurkitu nituelako eta horietako batean mutil batek aztertzen zituen Bibliaren pasarte diskriminatzaileak irakurtzen gelditu nintzen (batzuk erabiliko ditut sarreratxo hau osatzeko).
Erlijioak duen eraginez aurretik neuzkan ideiekin eta pasarte hauen laguntzarekin, arazorik gabe esan dezaket: erlijioak izan duen eragina izugarria izan dela eta ez beti balore positiboei bideratuta.
Esan bezala, erlijioaz mintzatzea gure nortasunaren eta gure gizartearen nortasunaren ezaugarri askotaz hitz egitea da.
Badakigu ume baten formakuntza edo garapena familiaren barruan gertatzen dela zer esanik ez eskolan jasotako hezkuntzaz.
Bi hauetan, bai familian zein eskolan ere, kultura guztietan, erlijioaren presentzia ezinbestekoa izan da.
Beraz, erlijioarekin zer?

Erlijioak biltzen dute emakumeen gutxiagotasunaren ideia, eta noizbait beraien kontrako indarkeria ere.
Judeokristau tradizioak, gure kulturan indar handia izango duenak, gizonaren nagusitasunean ihardukitzen du, emakumeen gutxiagotasuna zein dependentzia ere sendotzen duen bitartean.
Jaungoiko ahalguztiduna, bakarra eta maskulinoaren sinesmenarekin emakumeak templuetan eta errituetan izandako protagonismo oro galdu zuten.
Aldi berean, femeninoari elkarturiko sinboloak degradatzen doaz eta gaizkiaren inguruan biltzen dira. Jada judeokristau liburu sakratuaren lehendabiziko orrietan antzematen dugu gizonarekiko lehentasun hori, Eva lehendabiziko andrea, ezin dugu ahaztu, gizon batetik sortua izan zena, bere senarra eta seme – alabak traizionatu zituen paraisua galtzera kondenatuz, pekatuaren izenean eta handikeriaren izenean.
Eliza katolikoak ezkontzari, emakume eta gizonen arteko harremanei eskainitako doktrina eta arauak azaleratzen dute gaur egun mozten saiatzen ari garen matxismoaren sustraiak. Beraz, elizak eta erlijioak orokorrean matxismoaren ideiak bere baitan badituzte, idei diskriminatzaileak dituzte ere.
Beraz, zer egin dezakegu? Jada aipatu ditudan pasarte hauekin argi dago elizak zerbait txarto plantetu duela eta emakumeen kasuan zer esanik ez...!!
Munduko portererik handiena eta aztakeri handienak bota dituenak...
Gaur arlo politikotik gai hau konpontzen saiatzen ari dira, erlijioak gizartearen ardatza izaten uzteko edo behintzak hau eraldatzeko, egunetara moldatuz.
Betiere, iskanbilak sortu dira eta seguraski eliza dagoen moduan gelditzearen alde daudenen erdia ez dira izango “matxistak” deitzen diegun horiek, seguraski erdia baino gehiago emakumeak izango direla nahiz harrigarria badirudi ere.
Sartu nahi den irakasgai berri hori erlijioa ordezkatzeko aukera ematen duenak, (aukeratzeko askatasun osoa), “educacion para la ciudadania” deitzen dena, moralaren arloko baloreak irakastea du helburu betiere berdintasuna oinarri, sexu edo edozein faktoreen arabera ezberdintasunak suposatu gabe. Hala ere, honen kontra doazenak diote:
laizismo erasokorra, pentsakera bakarra eta moral relatiboa sortzeko proiektua dela,...

http://www.sindioses.org/sociedad/machismo.html
http://forocristiano.iglesia.net/showthread.php?p=438156#post438156

No hay comentarios: