Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas

viernes, 11 de enero de 2008

Komunikabideak

Gaurkoan komunikabideetaz mintzatuko naiz, gizartean daukaten poterearengaitik eta hezkuntzan jolasten duten paperarengaitik.
Badakigu egun umeen grapenean eta formakuntzan telebista edo interneta ezinbesteko tresnak bilakatu direla hala ere, kontuz horietatik ikasten dutenarekin!!!!

Harrigarria da baina oraindik XXI. mendean emakumeengan edertasun, argaltasun... baloreak irakasten edo finkarazten zaie eta eskerrak eman behar dizkiegu bai familiei eta gizarteari orokorrean baina gehienbat pelikula bat ikusten ari garenean mozten diguten iragarki astun horiei.
Iragarki hauetan bai telebistan bai irratian zein interneten ere emakumeen estereotipo nekagarriak aurkezten dira: emakumea lanean gizon baten menpe, etxean edo familian...
Iragarkietan agertzen diren estereotipo horien artean:
Etxeko - andrea: garbiketarako produktu zehatz bat erabiltzekotan lana errazago eta onuragarriagoa izango da.
Gaztetxoa: xanpuaren menpe, ederrago ikusiko da ala ez.
Erosle konpulsiboa: ero amorratuaren joera hartu merkataritza zentru batean sartzean.
Ama: maitasuna eta ikuskapena lortzen du familia aldetik produktu bat erabiltzekotan.
Emakume subjektua: bigarren mailan dauden gizonen aurrean kokatzen dute.
Emakume menperatzailea: gizona menperatzea, sexu ikuspegi batetik.
Emakume liluragarria: gizonen arreta deitzen du. Markak.


(Gai honi informazioa lortzeko klikatu hemen, blog oso ona! )





jueves, 10 de enero de 2008

Prostituzioaz kontzientziatzen




Eitbren berri bat atzo esan zuenez, prostituzioa kaleetatik ateratzen ari da baina ez pentsa desagertzen ari dagoenik ez, klub eta pisueen atzean izkutatzen dago. Hau albiste txarra da, lehen gutxienez Bilboko alde konkretu batzuetan ezarrita zegoen orain ezinezkoa da gune guztiak kontrolatzea.
Gauza da egoera hau ikusita eta Emakunde elkarteak dioen bezala: premiazkoa da lanbide honetan dabiltzaten emakume guztieei bizi baldintzak hobetzeko laguntzak eskaini diezaizkiegun. Portzentai handi bat etorkinak dira, ez dute paperik, ez osasun – zerbitzurik... Familia urrun daukate eta gauez eramaten duten bizimoduarekin ez dute harreman afektiborik eukitzeko aukerarik. Dituzten “lagun” bakarrak lankideak dira baina duten konpetentziarengaitik hori ezta ere.
Hau guztia 60€ truke zeinetik klubaren nagusiak erdia eramaten duten, emakumeak noizbait %20rekin soilik geldituz.
Emakume hauek egiten dutena alegala da, horregaitik txarto ikusita dago.
EAEan badira 20.000 emakume prostituzioan dabiltzanak.

Hau ez da fenomeno berri bat honen inguruko milaka eztabaidak irekita daude baina ez dira inolako irtenbiderik proposatzen, Askabide elkartearen bozeramaileak adierazi zuen moduan atzo.
Gizarteak dugun betebeharra da alde batetik, egun lanbide hau egiten duten emakumeen eskubideak bermatzea eta beste aldetik, hezkuntzaren aldetik, gizartea kontzientziatzea dagoen egoerataz.
Egun gai hau idei bikoitz eta kontrajarria planteatzen du, alde batetik, guztiok badakigu gure gizartearen beste arlo bat dela eta hala hartzen dugu; beste aldetik, badaude prostituzio honen eskaintza egiten dutenek eta hauek dira hain zuzen baztertzen dutenek ezer eza izango balitz moduan....
Paradojikoa???
Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izatekotan klikatu hurrengoetan:

miércoles, 9 de enero de 2008

Egutegia??!!!!

Hemen usten dizuet bideo hau, komunikabideetan eztabaidak piztu dituenak, batzuek diote sexista dela beste batzuek gizarteak zentzura limitera eramaten ari duela.
Ryanair hegazkin konpainiak egindako egutegia da, alde batetik, kontsumitzaileen elkartea dio: sexu apeua dela eta bestetik, emakuneen elkartea dio: aurrekoaz aparte, beraien lanbidea zalantzan jartzen ari dela.
Egutegiaren aurkako iritzia eukitzekotan, gauzak aldatuko lirateke esaten badizuet egutegiaren xedea gutxiagotuen familientzako diru biltzeko kanpaina bada? Azafatak berak proposatutakoa?

jueves, 27 de diciembre de 2007

Hezkuntzak mugak gainditzen

Sarreratxo honetan denok begirada urruntzea nahiko nuke, egunero hitz egiten gaudelako gure gizartean, kulturan... emakumeak izaten duten bereizkeriaz, eta ohartzen bagara gu geu ere emakumeak izanda berekoiak izaten ari gara.
Hezkuntza eskubidea lortzea lortu dugu, kultura egunetara “moldatzea” ere lortu dugu, esan dezakegu berdintasun maila orekatu bat lortu dugula nahiz betiere urrats batzuk faltatzen badira ere, baina beste kulturetako emakumeei honakoa egiteko laguntzarik edo behintzat arretarik eskaintzen ari gatzaizkie? Eta ez honakoa bakarrik baizik eta jarraian aipatuko dudana nahiz beste kulturetako emakumeak protagonistak izan gure gizarteko arazoa ere bada.
Gaur jorratu nahi dudana da:
sexu ustiapena.
Honekin amaitzea borroka luzea eta gatazkatsua badirudi ere, sexu ustiapen honen biktimak izango direnak hezkuntza aproposa eta formakuntza profesional bat eskuratzekotan ez lirateke inoren biktimak izango.
Pertsonen trafikoa munduko hirugarren merkatu handiena da nahiz “guztiok” gizatasun baloreetan oinarritutako hezkuntza bat jaso.

Camboya, Vietman edo Laos herrialdeak adibide bezala jarri ditzakegu, hauetan emakumeak erakarriak izaten dira eta herriaren mugak gainditu eta gero gaizkile edo legez kanpoko atzerritarrak bihurtzen dira, etxera itzultzeko aukerarik gabe.
Herri hauen zonaldeak nekazariak dira eta arazo larriak dituzte: pobrezia eta hezkuntza jasotzeko eskubiderik eza.
Gainera hezkuntza honen gabezian, kulturan islada dauka, uste baita sexu – harremanak adin gabeko batekin edukiz gero
HIESaren kutsapena desagertzen dela eta beste aldetik, bortzatua izan den emakumea ere familiatik baztertua izaten da.

Beraz, argi dagoena sexu ustiapen merkatu kaltegarri hau ez ezik beste motatako arazoak dituztela kulturaren aldetik zeinek hezkuntza apropos batekin moldatuko liratekeena.
Gauza ez da gu beste kultura inposatzea baizik eta emakumearen edo gizakiaren kontra doazen balore edo pentsakera guztiak baztertzea.

Herri azpigaratu hauetan lan egiten duten hainbat erakundeak diote: hezkuntza eta formakuntza profesional batekin, ustiapen hau geldituko liratekeela; hezkuntza honek baliabideak ez dituzten pertsona hauei gizartean ekonomikoki gizarteratzeko aukera emango du.

Hauxe da gaur egin nahi izan dudan gogoeta batzuetan emakumeak ere gutaz ahazten garelako ikusteko eta beste aldetik, nola hezkuntza eskubideak gure gizartean suposatu zuena emakumeentzako beste herrialdeetan ere gauza bera esan nahi duela.

http://es.wikipedia.org/wiki/Explotaci%C3%B3n_sexual
http://www.anesvad.org/pub/cast/v_camboya_esi.htm

http://es.youtube.com/watch?v=cM2jtR7D664

sábado, 22 de diciembre de 2007

Gabonak eta matxismoa?

Gabonak eta matxismoa? Hori da gaurkoan planteatzen zaigun galdera berria eta harrigarria!

Gabonak datozela argi dago telebistan egunero ikusten ditugulako iragarki piloa baina interneten aurkitu dudan aldizkari baten iragarkia jada zer esanik ez dauka....

Beharbada pentsatu dezakegu "emakumeak gizartearen altxorra":) bezala irudikatu nahi izan dituztela eta horregaitik Olentzeroari eskatuko egingo diogula emakume bat, argazkian agertzen den emakume polit- polit horren antzekoa bat baina ez dakit nik... ez dut uste...hori izan denik ideia... bakoitzak erabaki dezala....

Baina hurrengo urtean mesedez, ea gizonen batek agertzen den azal honetan...

Emakumeak beti gaizki irtetzen gara, egun opariak hautatzean ere!

lunes, 10 de diciembre de 2007

Indarkeriarekin amaitzeko bidea: hezkuntza





Jada esan zuen soziologa batek: “nahiz eta harrigarria den emakumeen kontrako indarkeria, gure gizarteen kulturetan, ohituretan... erroturik dagoen fenomenoa da”.
Azkenengo urteetan bai
Espainia mailan zein Euskal Herria mailan ere fenomeno honen kontrako ikuspegiaren aldaketa bortitza gertatu da hala ere, oso garrantzitsua da hezkuntzaren aldetik (honekin amaitzeko tresnarik hoberena) indarkeri honen egoeraz jabetzea.

Emakumeen eta gizonen arteko
berdinatasunean oinarritutako hezkutza eta guztiok arazoak konpontzeko bide baketsuak berenganatzeko edo daudela ohartzean datza indarkeriaren kontrako lehendabiziko bideak. Hala ere, beharrezkoak dira bestelako neurriak, zeren eta justizia aldetik lege batzuk aldatzea bortizkeri hau gogor zigortzeko erraza da benetan egin behar diren balore aldaketen aurrean. Biztanleria bizi da edo bizi izan da emakume eta gizonen arteko desberdintasuna gauza natural bat izango litzateke bezala.

Biolentziaren ikaskuntza hitzak eta irudiak ikasten diren momentu berean izaten da.
Izandako irakaskuntza mota edo eredua guztizko eragina dauka ume baten garapenean, gauza bera gertatzen da garapen honetan inguruarekiko izandako harremanekin zein pertsonekin izandako harreman hori ere.
Arrunta da ume bat haztea desberdintasun egoera batean, gizon baten nagusitasunarekin eta emakumearen sumisioarekin. Horregaitik garrantzitsua da gazteak beste modu batean hezitzea.
Gizarteak balore negatibo hauek mantentzen dituen modu berean gauza bera egin dezake
hauekin amaitzeko. Horregaitik esan dugun moduan garrantzistua da emakumeak eta gizonak berdintasun egoeretan hezitzea. Guztiz posiblea da balore demokratikoetan hezitzea, poterearen kontzeptua eta gizon eta emakumeen betebeharrak orekatzen, arazoak konpontzeko bide baketsuak irakasten, estereotipoekin amaitzen eta elkarrizketaren praktika sustatzen...

Fenomeno honen kontrako arbudiapen eta jabetzearen prozesu hau, familiaren barruan bultzatzen hasi dezakegu, kontrakoa bultzatu egin den bezala mendeetan zehar, inguruaren errefusamenduarekin jarraitu dezakegu eta eskolaren laguntzaz lortu dezakegu, norbait noizbait esan zuen bezala
“neskatoei ez jo, musutxuak eman” esaldiarekin hasiz eta urrratses urrats joaten ziuraski lortuko dugula.


http://obrasocial.lacaixa.es/violenciadomestica/violenciadomestica_es.html
(blogak:)
http://www.ciudaddemujeres.com/ciudades/Tenerife/?p=626
http://casipersona.blogspot.com/2007/11/educacin-para-la-cuidadana-tema-2.html
http://cpsafa.blogspot.com/2007/12/programa-de-prevencin-escolar-contra-la.html

domingo, 9 de diciembre de 2007

Biolentzia - bideoa


Hemen usten dizuet indarkeriaren inguruko bideo bat.
Argi dago aurpegi ezagun bat edo pertsona famatu bat zerbait esatekotan potere handiago daukatela gure jarrerak aldatzeko, kontzientziatzeko momentuan; bideo honetan horrekin jolastu dute.
Komunikabideetan, irrati, telebistan, prentsa idatzian agertzen diren dantzari, abeslari, aurkezle, aktoresak famatuak ditugu haien artean gure gizarteko arazo hau salatzeko asmoarekin.

http://es.youtube.com/watch?v=HxsAMIMd1ac&feature=related
http://www.elmundo.es/fotografia/2005/11/18_segundos/index.html

sábado, 17 de noviembre de 2007

Historia apur bat

Antzinatetik emakumea arbuiatua izan da eta betidanik esan ohi da etxe barruan egon behar zirela, inoiz leku publikoetan; amatzat hartzen ziren ezta pertsonatzat ere.

Nahiz gizonek betidanik beraien gaitasunak gutxietsi funtzio inportantea bete dute historian zehar, nahiz arlor pribatuan egon publikoan eragina izan dute.
Horregaitik betetako funtzioa guztiz preziatua izan da, islada utzi egin duten arloetan anitzak baitira: erlijioa, filosofia, literatura, artea...
Hala ere, esan beharrekoa da historian zehar emakumea ez duela betidanik bereizkeriaren lekua bete, jada frogatu egin da lehendabiziko gizarteetan matriarkatua existitu egin zela:
Kontutan izan dezagun Neolitikoa:

Aro honetan ama – lurrari gurtu egiten zitzaion, jatorrizko ama handia bezala beraz, suposatu egiten da emakumeen garrantzia gizonena baino handiagoa izan zela. Aurkitutako irudi neolitikoengaitik zeintzuk jainkosei eskaintzen ziren eta Isis-eri egiten zitzaion gurtuaren hedapenarengaitik hau ziurtatu egin da.
Matriarkatu honi ginekokrazia ere deitzen zaio: emakumearen botere osoa.
Gizona baztertuta gelditzen da jada emakumea ez da zerbait ahula ez du gizonaren babesaren beharrik.
Emakumeak beraien seme- alabak erditzen zituzten eta hurrengo milurtekoan kontrakoa suposatu badu ere historiaren momentu honetan boteretsua egiten zion.
Gizonen ustetan emakumeak ziren etorkizuna ziurtatzen zutenak.
Beharbada ildo honetatik pentsatu beharrekoa da bertatik sortu egin dela egungo matxismoa, beldur horretatik, emakumeari gehiegizko boterearen irudikapenarengaitik.
Egipton ere, emakumea etxearen amatzat hartzen zen beraien eskutan uzten zen ardura, beraietan zitzan legea.
Honi lotu behar zaio etxez kanpoko askatasuna: ehizan, politikan eta bestelako lanetan parte hartzen baitzuten.
Eta gizarte honen jantziak erakusten dute independentzia hori, bularra bilusik eramatearekin.
Guzti hau posiblea izan zen aurrehistorian egindako lanarekin non emakumeak landareriaren inguruan zuten ezagutzengaitik gizartearen erdia osatu zuten gizona haragia jartzen zuen bitartean.

Jada Erdi aroan emakumearen rola aldatu zen. Bere eremua familiara murriztu zen. Patriarkatuaren eredu honen arabera, gizonezkoak ardura ekonomikoak, defentsa eta politika hartu zuten eta emakumezkoak: etxea, familia, seme – alabak eta agureak. Banaketa guzti hori zutabe irmoetan finkatu zen: legea, erlijioa eta ohitura, belaunaldiz – belaunaldiz transmitituz, emkaumea neskalaguna, emaztea eta alarguna.
Zorionez, rolak bortizki aldatu egin dira. Erdi mailako emakumeen gizarte funtzio tradizionalak, etxeko lanetan eta amatasunean oinarritzen ziren, lan ordaindua bat izateko eskubidea zapaltzen zuenak. Ezaguna da urte hauetan lan egiten zuen emakumezkoak esparru txiroetakoak zirela, eta ospe – galtzea suposatzen zuela.

Feminismo mugimendua berditasunaren aldarrikapen sutsua azkenengo urteotan aldaketak bortitzak suposatu egin ditu: hezkuntzarako eskubidea besteak beste. Hala ere, emakumeari iragan urrunean zuen errola berreskuratzea kostatzen zaio.
Iturriak:

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Emakumea




Zer da emakumea izatea? Hau galdera!
Maiz egin dena; honetatik proposatuko nuke gure ibilbidea hastea. Askotariko erantzunak jasoko dituzue, interneten bertan aurkitu egin ditut nik eta gehienetan edo guztietan erantzun positiboak izan dira:
munduaren 8. miraria, izaki adimentsuena, gizonaren erdia, indarra, etorkizuna...
Beraz, bigarren galdera bat sortzen zait, nola da posible? Erantzun hauek bizitzen garen gizartearen islada badira emakumeari inguratu egin zaion bereizkeria ‑ bai hezkuntza aldetik bai izakia den aldetik ere‑, biolentzia etab Non gelditzen dira?
Hauxe izango da oraingoz proposamena, emakumearen inguruaren azterketa edo gogoeta bat egitea; bere historiatik hastea emakumeak osatzen duten puzzlea osatzeko edo ulertzeko asmoarekin.