lunes, 26 de noviembre de 2007

Azaroak 25

Atzo azaroak 25 izan zenez aprobetzatu nahiko nuke hausnarketa txiki bat egiteko.
Indarkeri sexista gizartearen arazo bat da desberdintasunean eta bazterketan oinarritzen dena.
ONUk adierazi zuen 54/134 ebazpenean 1999ko Abenduaren 17an, Azaroaren 25 a emakumearen kontrako biolentziaren aurkako eguna bezala.
Esandako ebazpen horretan gobernuei, elkarteei eta gizarte osoari gonbidatzen die egun horretan kontzientziatzeko balioko diren ekimenak antolatzera.
ONUk hautatu egiten du egun zehatz hau 1961ean Mirabel hiru ahizpen hilketen memorian, Rafael Trujilloren agindupean egin zirenak.
Biolentzia, desberdintasunen isladapen bezala ikustaraztea da lehenengo urratsa bere desagerpenarako.
Garrantzitsua da herri administrazioek dituzten teknikak hobetzea, atentzio, detektazioa eta tratamendu eskaintza hobetzeko, segurtasuna eta ongizatea ziurtatzeko.
Halaber, inportantea da profesionalen formakuntza eta kontzientziazioa; kultura eta gizarte aldetik garapen komuna emateko. Eta kulturalki aldaketak eman dezaten beharrezkoak dira hezkuntz – programak egitea gizarte osoari zuzenduta, balore zehatz batzuk sartuta: errespetua...
Hezkidetza honetan landu egingo da gizon eta emakume pobre horien itxura gainditzeko asmoarekin:
Elkarbizitza
Hezigaien ezaguera teorikoei garrantzia ematea ez ezik, sentimendueei ematea. Perstona autonomoak eraikiz.
Gizarte trebetasunak lortzea.
Emakumea historian izan duen garrantzia azpimarratzea...

Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengoetan klikatu:
Hezkuntza, Indarkeria

No hay comentarios: