martes, 13 de noviembre de 2007

Ni neu

Kaixo!!
Haizea del Olmo nauzue eta Bilboko erdialdeko neska bat naiz hain zuzen indautxukoa.
19 urte ditut eta familiako txikia naiz ez baititut neba-arrebik.
Ikasketak B ereduan burutu nituen indautxuko ikastetxe pribatu batean "El Carmen"en eta nahiz azken bi urteak unamunoko institutuan D ereduan egin noizbait gramatikaren aldetik edo okertzen banaiz, barkaidazue.
Egun, EHUren ikaslea naiz eta Magisteritzako unibertsitatean nabil gizarte hezkuntzako ikasketak egiten, aurten bigarren mailan.
Gizarte hezkuntza zergatik aukeratu egin dudan galdetuko balidate esango nuke gizarte hezkuntzak hartzen duen arlo bat pertsonalki ezagutu egin dudalako eta esperientzia horrekin eta esfortsuarekin zerbait lagundu ahal izango dudala uste dudalako, beste aldetik ere, egia esanez, karrera hau aukeratu nuenean aukera ikusi nuen honetan lan egiten nuen bitartean beste ikasketa luzea egiteko aukera, zuzenbidea. Zuzenbidea gizarte hezkuntzarekin lotu egiten den arloa gustokoena baitut.
Presentazinoa amaitzeko, esango nuke unibertsitatea ez ezik arratsaldeetan neska bati gaztelaniazko klaseak ematen diodala eta goizeetan informatika klaseak hartzen ditudala ere.

No hay comentarios: