jueves, 8 de noviembre de 2007

Kaixo lagunak! Edozer baino lehen nire aurkezpena egitea nahiko nuke, Haizea del Olmo naiz EHUaren ikaslea eta hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak irakasgaiaren proiektu bezala blog hau aurrera eramatea dut helburu.
Ikusten duzuen bezala bloga hezkuntzaren alorrean dabil zehazki emakumearekin zerikusia duenean.
Hezkuntza eta emakumea gaia aukeratu dut interesatzen zaidan gaia delako eta gizarte hezitzaile bezala aurretik jorratu ez dudan gaia delako ere, zer esanik ez gaur egun gizartean emakumeak eskuratzen ari duten garrantziagaitik ere aukeratu izan dut.

Egun emakumeenganako bereizkeria eta biolentzia bortizki handitzen doaz eta hau blog honetan salatzeaz gain hezkuntzak izan duen ardurari erreparatuko diogu baita honek planteatu dezakeen irtenbideari ere. Eta garrantzitsua etorkizuna denez etorkizuneko emakumeetaz mintzatuko gara hau da, aurretiko arazoak nola konpondu, dagoen ezberdintasunetik berdintasuna nola lortu eta etengabeko heziketaren laguntzaz gizarte berri bat eraikitzen saiatuko gara.

Bloga gustokoa izatea espero dut eta honen partaideak izatera bultzatzen zaituztet.

No hay comentarios: