viernes, 11 de enero de 2008

Komunikabideak

Gaurkoan komunikabideetaz mintzatuko naiz, gizartean daukaten poterearengaitik eta hezkuntzan jolasten duten paperarengaitik.
Badakigu egun umeen grapenean eta formakuntzan telebista edo interneta ezinbesteko tresnak bilakatu direla hala ere, kontuz horietatik ikasten dutenarekin!!!!

Harrigarria da baina oraindik XXI. mendean emakumeengan edertasun, argaltasun... baloreak irakasten edo finkarazten zaie eta eskerrak eman behar dizkiegu bai familiei eta gizarteari orokorrean baina gehienbat pelikula bat ikusten ari garenean mozten diguten iragarki astun horiei.
Iragarki hauetan bai telebistan bai irratian zein interneten ere emakumeen estereotipo nekagarriak aurkezten dira: emakumea lanean gizon baten menpe, etxean edo familian...
Iragarkietan agertzen diren estereotipo horien artean:
Etxeko - andrea: garbiketarako produktu zehatz bat erabiltzekotan lana errazago eta onuragarriagoa izango da.
Gaztetxoa: xanpuaren menpe, ederrago ikusiko da ala ez.
Erosle konpulsiboa: ero amorratuaren joera hartu merkataritza zentru batean sartzean.
Ama: maitasuna eta ikuskapena lortzen du familia aldetik produktu bat erabiltzekotan.
Emakume subjektua: bigarren mailan dauden gizonen aurrean kokatzen dute.
Emakume menperatzailea: gizona menperatzea, sexu ikuspegi batetik.
Emakume liluragarria: gizonen arreta deitzen du. Markak.


(Gai honi informazioa lortzeko klikatu hemen, blog oso ona! )





jueves, 10 de enero de 2008

Prostituzioaz kontzientziatzen




Eitbren berri bat atzo esan zuenez, prostituzioa kaleetatik ateratzen ari da baina ez pentsa desagertzen ari dagoenik ez, klub eta pisueen atzean izkutatzen dago. Hau albiste txarra da, lehen gutxienez Bilboko alde konkretu batzuetan ezarrita zegoen orain ezinezkoa da gune guztiak kontrolatzea.
Gauza da egoera hau ikusita eta Emakunde elkarteak dioen bezala: premiazkoa da lanbide honetan dabiltzaten emakume guztieei bizi baldintzak hobetzeko laguntzak eskaini diezaizkiegun. Portzentai handi bat etorkinak dira, ez dute paperik, ez osasun – zerbitzurik... Familia urrun daukate eta gauez eramaten duten bizimoduarekin ez dute harreman afektiborik eukitzeko aukerarik. Dituzten “lagun” bakarrak lankideak dira baina duten konpetentziarengaitik hori ezta ere.
Hau guztia 60€ truke zeinetik klubaren nagusiak erdia eramaten duten, emakumeak noizbait %20rekin soilik geldituz.
Emakume hauek egiten dutena alegala da, horregaitik txarto ikusita dago.
EAEan badira 20.000 emakume prostituzioan dabiltzanak.

Hau ez da fenomeno berri bat honen inguruko milaka eztabaidak irekita daude baina ez dira inolako irtenbiderik proposatzen, Askabide elkartearen bozeramaileak adierazi zuen moduan atzo.
Gizarteak dugun betebeharra da alde batetik, egun lanbide hau egiten duten emakumeen eskubideak bermatzea eta beste aldetik, hezkuntzaren aldetik, gizartea kontzientziatzea dagoen egoerataz.
Egun gai hau idei bikoitz eta kontrajarria planteatzen du, alde batetik, guztiok badakigu gure gizartearen beste arlo bat dela eta hala hartzen dugu; beste aldetik, badaude prostituzio honen eskaintza egiten dutenek eta hauek dira hain zuzen baztertzen dutenek ezer eza izango balitz moduan....
Paradojikoa???
Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izatekotan klikatu hurrengoetan:

miércoles, 9 de enero de 2008

Egutegia??!!!!

Hemen usten dizuet bideo hau, komunikabideetan eztabaidak piztu dituenak, batzuek diote sexista dela beste batzuek gizarteak zentzura limitera eramaten ari duela.
Ryanair hegazkin konpainiak egindako egutegia da, alde batetik, kontsumitzaileen elkartea dio: sexu apeua dela eta bestetik, emakuneen elkartea dio: aurrekoaz aparte, beraien lanbidea zalantzan jartzen ari dela.
Egutegiaren aurkako iritzia eukitzekotan, gauzak aldatuko lirateke esaten badizuet egutegiaren xedea gutxiagotuen familientzako diru biltzeko kanpaina bada? Azafatak berak proposatutakoa?

jueves, 3 de enero de 2008

Ikas- materiala


Jada aurreko batean aipatu nuen hezkuntzaren garrantzia edozein pertsonaren garapenerako, bertatik ikasten ditugulako baloreak eta mundua - errealitatea perzibitzeko modua.
Beraz, interesgarria iruditu zait komentatzea interneten topatu egin dudan web orri bat:
http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/2007/01/nola-landu-eta-aukeratu-hezkidetzako.html
Honetan ikas – material batzuk aurkezten dira.
Testuliburuetan aurkeztu egin behar diren jarrerak, ideiak ... Eta irudietan agertu edo hobe esanda, agertu behar ez diren sexu sailkapen, estereotipoak etab.
Jarraian hauetariko batzuk aipatu egingo ditut, web orri horretan aurkituko duzuenaren laburpen bezala.

Irudietan:
- Emakume nahiz gizonak lanbide berberetan dihardutela erakutsi.
- Gizon emakumeen gorputzak inolako diskriminazio negatiborik gabe aurkeztu.- Edertasunaren inguruko estereotipoak gainditu eta pertsona bakoitzak bere edertasuna baduela erakutsi.- Helburua den-dena elkarbanatzea dela erakutsi.

Testuan:
- Gizartearen garapenean emakumeei dagozkien ekarpenak azaldu, bai gizakiaren ugalketan eta bai zientzia nahiz kultura arloan eginikoak aintzat hartuz.
- Emakumeek munduan garatutako kulturak etorkizuneko gizateriaren garapenerako erreferentzia baliogarriak eskaintzen dituela azpimarratu.-Adjetibazioa kontutan hartu.- Zientzilari, historilari, idazle e.a. diren emakumeen aipamenak egin.
- Hitz egiterakoan batzutan bi jeneroez baliatu...
Kontutan hartu!!!

(Gainera informazioa euskaraz topatuko duzue!)

miércoles, 2 de enero de 2008

Bideojokoak


Azkenengo urtetan indarkeriaren kontuaz asko hitz egiten hasi da baina gehienetan arlo pribatura murriztuz, kulturalki eta hezkuntzaren aldetik sortarazten dituzten mekanismoak ahantziz.
Mekanismo hauetariko bat bideojokoak dira. Bideojokoak, beste komunikabideak bezalaxe gizartaratze agente bezala funtzionatzen dira, baloreak eta ideak transmitituz. Leialtasunez, irudikatzen dute gure ingurunearen aspektu kulturalak eta sinbologia sozialak. Egitez, jokuak eta entretenimendu jarduerak osatzen dute errealitateaz ume batek egin dezakeen interpretazioa eta antzematea.

Hau horrela izanda gai honen inguruan egin den ikerketa baten ondorioak aipatzea interesgarria iruditu zait.
Lortutako emaitzen artean:
1. Bideojokoak gizonak egindakoak eta gizonentzako:
Emakumearen
presentzia eskasagoa da eta beraien itxura
gainbaloratuta.
Estereotipoak eta sexismoa.
2. Gizonaren
indarra, emakumearen edertasuna.
3. Helburuak lortzeko berdin dira bideak.
4.
“Besteak nire etsaiak”
5. Terrorismoa, biolentzia, hilketak, mendekua, lehiakortasuna...
6. Matxismoa, arrazakeria, xenofobia
7. ...
(Hala ere , esan beharra dago badaudela espresioa, irudimena.. lantzen dituztenak ere)

Bideojokoen bitartez hauxe da umeei transmititzen ari zaien errealitatearen irudikapena non biolentzia erabiltzea bidea da non gure aurrean dagoenak gure etsaia den, non ez dugun besteekin lan egiten, koordinatzen, laguntzen... beraiei irabaztea beharrizana dagoelako baino ez. Irabaztea bestea hiltzea da,
irabazi ala galdu?
Ez dago elkarrizketarik, ez argumenturik, ez azalpenik, ez inguruabarrik... Mundu birtual honetan ez dago pentsatzerik, aritzea dago bakarrik.
Beraz, esan dugun bezala tresna hauen bitartez, joku hauen bitartez... gure umeen burua eraikitzen badoaz hauxe dira barneratzen ari diren baloreak, zer esanik ez dago hauen
influentziaz eta umeak hauetara jolastean dauden orduak, ia jaio eta gero.

Beraz, gizarte berri bat eraiki nahi badugu arlo guztietatik egin behar dugu arlo pribatura murriztu gabe; eta bidea ez da erantzuna gurasoen eskuetan uztea bideojokoak erosteko momentuan. Gizarte osoaren ardura da: ekoizten, administratzen, kudeatzen, erosten dituztenak, komunikabideetan publizitateaz diru mordoa lortzen dituztenak...
Teknologia gizartearen eskuetan egon behar da eta ez dirua irabazten dituztenetan...

Beraz, kontuz gabon hauetan erosi egin ditugun jostailu eta joku guztiekin badugu oraindik igandean zerbait aproposago bat eskatzeko aukera!!!

http://beatrizgarrido.nireblog.com/post/2007/10/26/para-leer
http://www3.unileon.es/dplado/ENRIQUE/public21.htm
http://www.revistaeducacion.mec.es/re342/re342_07.pdf