lunes, 26 de noviembre de 2007

Azaroak 25

Atzo azaroak 25 izan zenez aprobetzatu nahiko nuke hausnarketa txiki bat egiteko.
Indarkeri sexista gizartearen arazo bat da desberdintasunean eta bazterketan oinarritzen dena.
ONUk adierazi zuen 54/134 ebazpenean 1999ko Abenduaren 17an, Azaroaren 25 a emakumearen kontrako biolentziaren aurkako eguna bezala.
Esandako ebazpen horretan gobernuei, elkarteei eta gizarte osoari gonbidatzen die egun horretan kontzientziatzeko balioko diren ekimenak antolatzera.
ONUk hautatu egiten du egun zehatz hau 1961ean Mirabel hiru ahizpen hilketen memorian, Rafael Trujilloren agindupean egin zirenak.
Biolentzia, desberdintasunen isladapen bezala ikustaraztea da lehenengo urratsa bere desagerpenarako.
Garrantzitsua da herri administrazioek dituzten teknikak hobetzea, atentzio, detektazioa eta tratamendu eskaintza hobetzeko, segurtasuna eta ongizatea ziurtatzeko.
Halaber, inportantea da profesionalen formakuntza eta kontzientziazioa; kultura eta gizarte aldetik garapen komuna emateko. Eta kulturalki aldaketak eman dezaten beharrezkoak dira hezkuntz – programak egitea gizarte osoari zuzenduta, balore zehatz batzuk sartuta: errespetua...
Hezkidetza honetan landu egingo da gizon eta emakume pobre horien itxura gainditzeko asmoarekin:
Elkarbizitza
Hezigaien ezaguera teorikoei garrantzia ematea ez ezik, sentimendueei ematea. Perstona autonomoak eraikiz.
Gizarte trebetasunak lortzea.
Emakumea historian izan duen garrantzia azpimarratzea...

Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengoetan klikatu:
Hezkuntza, Indarkeria

lunes, 19 de noviembre de 2007

Kontzeptuak zehazten

Sarreratxo honetan labur- labur azaldu nahi nuke jadanik aipatu egin ditudan kontzeptu batzuk eta etengabe errepikatzen egongo naizenak.

* Matxismoa: mundua ulertzeko eta bizitzeko modua. Sinesmena, ohitura... Jarrera eta jokabide zehatz batzuk batzen dituenak; non gizona emakumearekiko nagusitasuna adierazten den.
Gizonak eta emakumeak berdin kaltetzen duenak. Gizonentzako exijentzia eta betebehar konkretu batzuk dira; etengabe zerbait demostratzeko zama, homosexuala izateko beldurra...
Emakumea infrabaloratua, eskubide asko zapalduta.
Matxismoa ikasia da.
Kultura, Erlijioa da (
http://www.sindioses.org/sociedad/machismo.html) (http://asolassoyalguien.spaces.live.com/Blog/cns!D409732836E2CE11!1919.entry)

Gai honi buruzko blog interesgarriak:
http://caosmosxiv.blogspot.com/2007/12/el-coste-oculto-del-machismo.html
(Matxismoa eta gizonen biziraupenaren arteko harremana)
http://caracolaconcocacola.blogspot.com/2007/11/el-machismo-es-una-actitud-aprendida.html
(Matxismoa ikasia da)
http://frasescompletas.blogspot.com/2007/12/el-machismo.html
(Matxismoaren jarrerak eta ondorioak)

Beste batzuk:
http://www.profamilia.org.co/004_servicios/preguntas.php?categoria_id=52&pregunta_id=3
http://beatrizgarrido.nireblog.com/post/2007/11/05/la-educacion-de-las-ninas
http://beatrizgarrido.nireblog.com/post/2007/11/07/el-machismo-mata

* Ginekokrazia: gizarte antolaketa non emakumea poterea daukan( gizarte, ekonomia, lur jabetza..), matriarkatua.
Patriarkatuaren kontrako antolaketa.
Honelako antolaketa aurrehistorian eman zen.

* Feminismoa: emakume eta gizonen arteko ezberdintasunen kontrako kritika.
Generoen inguruko kontzientziazioa bilatzen du.

Feminismoa prozesu luzea da eta etengabe lorpenak zalantzan jartzen dira.
Eztabaidak irekita daude onespen edo madarikazioa den inguruan.


sábado, 17 de noviembre de 2007

Historia apur bat

Antzinatetik emakumea arbuiatua izan da eta betidanik esan ohi da etxe barruan egon behar zirela, inoiz leku publikoetan; amatzat hartzen ziren ezta pertsonatzat ere.

Nahiz gizonek betidanik beraien gaitasunak gutxietsi funtzio inportantea bete dute historian zehar, nahiz arlor pribatuan egon publikoan eragina izan dute.
Horregaitik betetako funtzioa guztiz preziatua izan da, islada utzi egin duten arloetan anitzak baitira: erlijioa, filosofia, literatura, artea...
Hala ere, esan beharrekoa da historian zehar emakumea ez duela betidanik bereizkeriaren lekua bete, jada frogatu egin da lehendabiziko gizarteetan matriarkatua existitu egin zela:
Kontutan izan dezagun Neolitikoa:

Aro honetan ama – lurrari gurtu egiten zitzaion, jatorrizko ama handia bezala beraz, suposatu egiten da emakumeen garrantzia gizonena baino handiagoa izan zela. Aurkitutako irudi neolitikoengaitik zeintzuk jainkosei eskaintzen ziren eta Isis-eri egiten zitzaion gurtuaren hedapenarengaitik hau ziurtatu egin da.
Matriarkatu honi ginekokrazia ere deitzen zaio: emakumearen botere osoa.
Gizona baztertuta gelditzen da jada emakumea ez da zerbait ahula ez du gizonaren babesaren beharrik.
Emakumeak beraien seme- alabak erditzen zituzten eta hurrengo milurtekoan kontrakoa suposatu badu ere historiaren momentu honetan boteretsua egiten zion.
Gizonen ustetan emakumeak ziren etorkizuna ziurtatzen zutenak.
Beharbada ildo honetatik pentsatu beharrekoa da bertatik sortu egin dela egungo matxismoa, beldur horretatik, emakumeari gehiegizko boterearen irudikapenarengaitik.
Egipton ere, emakumea etxearen amatzat hartzen zen beraien eskutan uzten zen ardura, beraietan zitzan legea.
Honi lotu behar zaio etxez kanpoko askatasuna: ehizan, politikan eta bestelako lanetan parte hartzen baitzuten.
Eta gizarte honen jantziak erakusten dute independentzia hori, bularra bilusik eramatearekin.
Guzti hau posiblea izan zen aurrehistorian egindako lanarekin non emakumeak landareriaren inguruan zuten ezagutzengaitik gizartearen erdia osatu zuten gizona haragia jartzen zuen bitartean.

Jada Erdi aroan emakumearen rola aldatu zen. Bere eremua familiara murriztu zen. Patriarkatuaren eredu honen arabera, gizonezkoak ardura ekonomikoak, defentsa eta politika hartu zuten eta emakumezkoak: etxea, familia, seme – alabak eta agureak. Banaketa guzti hori zutabe irmoetan finkatu zen: legea, erlijioa eta ohitura, belaunaldiz – belaunaldiz transmitituz, emkaumea neskalaguna, emaztea eta alarguna.
Zorionez, rolak bortizki aldatu egin dira. Erdi mailako emakumeen gizarte funtzio tradizionalak, etxeko lanetan eta amatasunean oinarritzen ziren, lan ordaindua bat izateko eskubidea zapaltzen zuenak. Ezaguna da urte hauetan lan egiten zuen emakumezkoak esparru txiroetakoak zirela, eta ospe – galtzea suposatzen zuela.

Feminismo mugimendua berditasunaren aldarrikapen sutsua azkenengo urteotan aldaketak bortitzak suposatu egin ditu: hezkuntzarako eskubidea besteak beste. Hala ere, emakumeari iragan urrunean zuen errola berreskuratzea kostatzen zaio.
Iturriak:

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Emakumea




Zer da emakumea izatea? Hau galdera!
Maiz egin dena; honetatik proposatuko nuke gure ibilbidea hastea. Askotariko erantzunak jasoko dituzue, interneten bertan aurkitu egin ditut nik eta gehienetan edo guztietan erantzun positiboak izan dira:
munduaren 8. miraria, izaki adimentsuena, gizonaren erdia, indarra, etorkizuna...
Beraz, bigarren galdera bat sortzen zait, nola da posible? Erantzun hauek bizitzen garen gizartearen islada badira emakumeari inguratu egin zaion bereizkeria ‑ bai hezkuntza aldetik bai izakia den aldetik ere‑, biolentzia etab Non gelditzen dira?
Hauxe izango da oraingoz proposamena, emakumearen inguruaren azterketa edo gogoeta bat egitea; bere historiatik hastea emakumeak osatzen duten puzzlea osatzeko edo ulertzeko asmoarekin.

martes, 13 de noviembre de 2007

Ni neu

Kaixo!!
Haizea del Olmo nauzue eta Bilboko erdialdeko neska bat naiz hain zuzen indautxukoa.
19 urte ditut eta familiako txikia naiz ez baititut neba-arrebik.
Ikasketak B ereduan burutu nituen indautxuko ikastetxe pribatu batean "El Carmen"en eta nahiz azken bi urteak unamunoko institutuan D ereduan egin noizbait gramatikaren aldetik edo okertzen banaiz, barkaidazue.
Egun, EHUren ikaslea naiz eta Magisteritzako unibertsitatean nabil gizarte hezkuntzako ikasketak egiten, aurten bigarren mailan.
Gizarte hezkuntza zergatik aukeratu egin dudan galdetuko balidate esango nuke gizarte hezkuntzak hartzen duen arlo bat pertsonalki ezagutu egin dudalako eta esperientzia horrekin eta esfortsuarekin zerbait lagundu ahal izango dudala uste dudalako, beste aldetik ere, egia esanez, karrera hau aukeratu nuenean aukera ikusi nuen honetan lan egiten nuen bitartean beste ikasketa luzea egiteko aukera, zuzenbidea. Zuzenbidea gizarte hezkuntzarekin lotu egiten den arloa gustokoena baitut.
Presentazinoa amaitzeko, esango nuke unibertsitatea ez ezik arratsaldeetan neska bati gaztelaniazko klaseak ematen diodala eta goizeetan informatika klaseak hartzen ditudala ere.

lunes, 12 de noviembre de 2007

Goazen blog honetarako aukeratu egin den gaiaren zergaitia eta helmugak zehaztera:
Emakumea eta hezkuntza gizartearen bi kontzeptu garrantzitsuen batuketa.
Emakumea bere aldetik: askea, berdintasuna, lan munduko partaidea hitzekin erlazionatu dezakegu edo beharbada hitz hauen antonimoekin; hori da hain zuzen, argitu nahi duguna analisi baten bidez; helburu bezala, bakoitzak egoeraren ondorio propioak atera ditzan.
Hezkuntza aldetik: zeren arduraduna? Emakumearen aurrerapenaz, atzerakuntzaz? Bi ildo hauek aztertuko ditugu.

Emakumearen errealitateaz jabetzeaz gain, hezkuntzak gizartearen arlo guztiak batzen dituenez gero bere ardurari ere erreparatuko diogu: egin duenari eta gizartea etengabea denez gero heziketa etengabeak ere egin dezakeenari.

Proposatzen dena ez da emakumearen apologia bat egitea baizik eta ildo desberdinetatik errealitate bat ezagutzea... Iritzi osatua osatzeko asmotan.

jueves, 8 de noviembre de 2007

Kaixo lagunak! Edozer baino lehen nire aurkezpena egitea nahiko nuke, Haizea del Olmo naiz EHUaren ikaslea eta hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak irakasgaiaren proiektu bezala blog hau aurrera eramatea dut helburu.
Ikusten duzuen bezala bloga hezkuntzaren alorrean dabil zehazki emakumearekin zerikusia duenean.
Hezkuntza eta emakumea gaia aukeratu dut interesatzen zaidan gaia delako eta gizarte hezitzaile bezala aurretik jorratu ez dudan gaia delako ere, zer esanik ez gaur egun gizartean emakumeak eskuratzen ari duten garrantziagaitik ere aukeratu izan dut.

Egun emakumeenganako bereizkeria eta biolentzia bortizki handitzen doaz eta hau blog honetan salatzeaz gain hezkuntzak izan duen ardurari erreparatuko diogu baita honek planteatu dezakeen irtenbideari ere. Eta garrantzitsua etorkizuna denez etorkizuneko emakumeetaz mintzatuko gara hau da, aurretiko arazoak nola konpondu, dagoen ezberdintasunetik berdintasuna nola lortu eta etengabeko heziketaren laguntzaz gizarte berri bat eraikitzen saiatuko gara.

Bloga gustokoa izatea espero dut eta honen partaideak izatera bultzatzen zaituztet.